Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik 3 ekintza antolatuko dira berriro azaroaren 10tik abenduaren 14ra burutzeko. Ekintza bi, BAKARRIK MUNGIAKO TXARTELA dutenentzat izango dira eta beste ekintzak GUZTIENTZAT izango dira.

MUNGIAKO TXARTELA dutenentzat BAKARRIK

1) 3 erosketa baleren zozketa, bakoitza 500€koa.

2) Zoriz 100 ardo kutxa banatuko dira.

 

GUZTIENTZAT egingo den ekintza

3) 3 Gabonetako otzara ederren zozketa.

500€ko baleen eta gabonetako otzaren zozketan sartzeko, bezeroek edozein erosketa egiterakoan saltokietan egongo diren papertxoertariko bat bete beharko dute (gogoratu: erosketako betetzen den papertxo bakarrarekin 2 zozketetan sartzeko aurkera dago bai 3 baleena bai 3 otzarena).

Zozketa abenduaren 17an 15:00etan izango da eta publikoa izango da. 

Irabazleei sariak abenduaren 19an Andra Marin 20:30etan egingo den Merkataritza Galan emango zaizkie.

Zozketaren oinarri osoak zuen eskuetara izango duzue elkartean, Facebook-ean eta hemen.

Ardo kutxak sari bezala aterako dira Mungiako Txartelarekin egiten diren erosketen ticketaren azpiko aldean eta bezeroek ticket saritu originala ekarriz jaso ahal izango dute saria Elkarteko bulegoan 2015-01-31a baino lehen.

Dudarik baduzue, jar zaitezte mesedez Mungiako Merkatari eta Ostalariekin kontaktuan.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com