Elkarteak kanpaina bat egingo du VISA MUNGIA berriari buruz, 100 euroko hiru sari banatuz.

Gehiago irakurri...

Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik 3 ekintza antolatuko dira berriro azaroaren 15tik abenduaren 11ra burutzeko. Ekintzatariko bat, BAKARRIK MUNGIAKO  TXARTELA dutenentzat izango dira eta bestea BAZKIDE GUZTIENTZAT izango da.

 

 MUNGIAKO TXARTELA dutenentzat BAKARRIK

  • Zoriz 100 ardo kutxa banatuko dira.
  • 500€-eko erosketa vale bat

 

BAZKIDE GUZTIENTZAT egingo den ekintza

  • 3 Gabonetako otzara ederren zozketa.

Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik, etorkizuneko belaunaldiak saltokiekin kontaktuan jartzeko ekintza bat aurrera eraman nahi dugu.

Horretarako, Mungiako Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin , Larramendi, Bentades eta Legarda-rekin hitzegin dugu eta fitxa batzuk gelan lantzera gonbidatuko ditugu, edo gutxienez, kartulina batzuk banatu eta 6-8 urteko umeak etxera eraman ditzaten eskatuko diegu. Fitxetan marrazki batzuk izango dituzte (6 marrazki), eguneroko objektuak izango dira, eta koloreztatu egin ahal izango dira. Marrazkien azpian galdera labur batzuk jarriko dira erantzuteko. Eta honen guztiaren azpian karratu bat egongo da umeak saltokietatik pasatu eta bertakoen zigiluak lortu ahal izateko.

 

Kanpaina maiatzaren 4tik 19ra egingo da. Maiatzaren 19an jai bat egingo da eta bertan puzgarriak eta tailerrak jarriko dira Foruen Enparantzan 17:00etatik 21:0etara. Kartulinak beteta ekartzen dituzten umeek saria izango dute, “sorpresa sobre” bezala, ontzi batetik aterako dutena. Denek saria izango dute eta ondo pasatzeko aukera izango dute.

Ekintza 2 gunez osoturik egongo da.

FORUEN ENPARANTZAN umeentzako ur-puzgarriak (18:00) egongo dira eta 3TXULO (ETB) saioa 21:00etan izango da.

Berriz, MATXIN ENPARANTZAN, establezimenduentzako lekua antolatu nahi da salmenta puntu bezala.

Bigarren urtez jarraian ESTABLEZIMENDUAK LOREZ APAINTZEKO LEIHAKETA antolatu da. 

Oinarriak atxikitzen dira. 

Izena emateko epea 2017ko apirialren 21era artekoa izango da. 

 

Gehiago irakurri...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com