PROIEKTUAREN EKINTZA-PLANA DISEINATZEKO HERRITARREN IRITZIA EZINBESTEKOA IZANGO DA
-DEIA- Mungia imajinatu elkar bizitzarako egitasmoaren barnean, bertako eragileen, elkarteen eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatu asmoz, lehenengo foroak abiatu ziren asteartean.
Aipatutako lehendabiziko foroa bi partetan banatu zuten: goizez udal teknikariak hainbat elkarte eta eragileren hogei bat ordezkarirekin bildu ziren: Emaus, Mungiako Merkatari eta Ostalaritza Elkartea, herriko enpresa zenbait, gurasoen elkartea, ikastetxeak... Arratsaldeko saioan herritarrak arduradun politikoekin bildu ziren, auzoetako elkarteetako eta bestelako taldeetako ordezkariekin batera.
Tailerrotan, denen artean Mungian elkarbizitza esperientzia positiboak edo arrakastatsuak izan direnak ekarri zituzten gogora. Horrela, ondorio positibo horiek lortzeko gakoetan jarri zuten arreta bertaratutakoek. Auzoen aspekturik onenetatik abiatuta, irudimen eta berrikuntza kolektiboaren esku-hartzea suspertzea baita helburua, kritika edo gabezietan zentratu barik.
Herritarrek eta elkarteek, imajinatzen duten herri ametsetakoa eraikitzeko, planaren diseinuaren garapenean parte hartu ahal izango dute. Hurrengo hitzordua datorren asteartean, ekainaren 11n izango da eta azkena 18an.
Saio horietatik abiatuta, ekin-tza-plan bat jarriko da martxan, datorren hilabeteetan Mungian aurrera eramango diren egitasmoak bilduko dituena.