Bizkaidenda elkarte patronala merkataritzako azken negoziazioak hasi ostean eratu zen. Oraingoz, oihalen merkataritza alorrean lortu da akordioa eta honen edukia gainerako patronalekin dituen mahai negoziatzaileetara eramateko asmoa azaldu dute gaur Mirari Irure eta Marije Fernandez ELAko ordezkariek.

 

Bizkaiadendarekin lortutako akordioak 2013ra arteko iraunaldia, ultraaktibitate mugagabea, inaplikazioari aurre egiteko blindajea, astelehenetik larunbatera arteko lanaldia eta KPIari lotutako soldaten igoerak izango lituzke ( 2010rako KPIa; 2011rako, %2; 2012rako, %2; 2013rako, %1,5,) besteak beste.

ELAk argitu du Cecobi patronalarekin betidanik negoziatu izan dituela hitzarmenak baina, gero eta bazkide gutxiago duenez, elkarte honek “ez dakigu negoziatzeko legeak eskatzen duen legitimazioa ote duen”. Dena den, negoziazioa blokeatuta daukala salatu du. “Zer legitimitate du Cecobik merkataritzan? Noren interesak ordezkatzen ditu soldatak izoztea proposatuta?”, azpimarratu du ELAk. Era honetan, Bizkaidendak eta Euskal Dendak osatzen duten elkarteek mahai negoziatzaileetan parte hartzeko egindako eskariak onar ditzala eskatu dio Urkulluren gobernuari.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com