BIZKAIKO PARACYCLING BIRAN
KIROLARIEK HERRIA ZEHARKATUKO DUTE DATORREN ASTEBURUAN
-DEIA- Bizkaiko Paracycling Bira Saiatu Fundazioak Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearekin elkarlanean antolatzen du. Txirrindularitza egokituaren barneko lau modalitate bilduko ditu lasterketak: trizikloa (T1 eta T2), bizikleta (C1, C2, C3, C4 eta C5), tandema eta hand-bike-a (H1, H2, H3, H4), bai gizonezkoentzat eta bai emakumezkoentzat.
Bizkaiko Paracycling Biraren XVII. edizioa dugu honako hau, nazioarteko mailako arineketa, egungo txirrindularitza egokituko kirolari esanguratsuenak ekarriko dituena Mungiara. Hirugarren etaparen irteera zein helmuga udaletxe-ingurutik hurbil kokatuko da eta, beraz, txirrindulariek Mungia zeharkatuko dute, zaleek behin baino gehiagotan ikusteko aukera izango dutelarik. Iraupen-lasterketan parte hartuko dutenek Gamizeko buelta hainbatetan egin beharko dute gainera.
MUNGIALDEKO ANTZERKILARIEN ELKARTEAK 'KONTU KONTARI' EGITASMOA JARRIKO DU
-DEIA- Herriko pertsonaiak, anekdota xelebreak edo "badaukazu zeraren entzuterik?" mitikoa. Hori guztia eta askoz gehiago izatea nahi dute Kontu Kontari Mungialdeko Antzerkizale Elkartekoek. Benetako istorioak, herrian entzundako kontuak... Azken finean, mungiarrek mungiarrentzako esandako kontakizunak izango dira protagonista ekimen honetan.
Kontu Kontari izenburupean, Mungiako Udalak eta Mungialdeko Antzerkizale Elkarteak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, bihar, apirilak 25, kultur ekitaldi desberdin batekin gozatzeko aukera izango dute Mugire Txokora hurbiltzen direnek. Diferentea, Kontu Kontari ez baita umeei bideratuta antolatu ohi diren ipuin kontaketa horietako bat, non, kasu gehienetan, idazle, monitore edo boluntarioek narrazioak kontatzen dituzten, umeentzako pentsatutako ipuinak baliatuz, eta, gainera, kasu gehienetan haurrak entzule pasiboak izaten direlarik.
El Consistorio aprueba su Plan de Acción Ambiental que recoge 79 actuaciones
-DEIA- Mungia ya cuenta con su tercer Plan de Acción Ambiental, una herramienta que plantea intervenciones concretas que evidencian la apuesta de este municipio por una gestión y un desarrollo en clave de sostenibilidad y de respeto con el medio ambiente. Este plan recoge 23 programas y 79 acciones que tienen vocación de materializarse en un plazo de cuatro años, de aquí al año 2016. Grupos políticos, técnicos, asociaciones locales y vecinos han tomado parte en foros y reuniones para dar forma a este documento que ya ha sido aprobado en pleno. Es un documento que apela a la corresponsabilidad de instituciones y ciudadanía, y se convierte por tanto, en toda una hoja de ruta para construir el Mungia del futuro. Los grandes objetivos de este plan descansan en ámbitos tan relevantes como son la gestión del agua, de los residuos, la calidad del aire, el control del ruido ambiental, la movilidad, el modelo urbano y territorial de Mungia, la educación en la sostenibilidad... Todo ello planteando una gestión real, posible de encauzar.
TXISPELETA ESKAUT TALDEARENTZAT IZANGO DA AURTEN MUNGIAKO UDALAK EMANDAKO OHOREA
-DEIA- KOSKORRA, kaskondoa, oinarina, azkarra ala trebea? Talde batekoa zein bestekoa izan, beti prest! Hori da Mungiako Txispeleta Eskaut Taldearen goiburua, aurtengo Amatxu Saria. Mungiako elkartea urte luzez izan da herriko ume eta gaztetxoen bilgune, irteerak, mendi-martxak, bazkariak, tailerrak, jaialdiak, txapelketak, jarduera solidarioak eta beste hainbat ekintza antolatuz.
Isilean eta inori trukean ezer eskatu barik, behar aparta eta erabateko dedikazioarekin egiten dutenak saritzeko ematen da Amatxu Saria. Izan ere, Txispeletak 35 urte bete ditu herriko neska-mutil gazteekin beharrean, gizarte baloreetan oinarritutako hezkuntza ematen, berdintasunaren, elkartasunaren eta konpromisoaren alde. Era berean, Mungiako ekintza askotan modu aktiboan parte hartzen du taldeak.Gabonetan, esate baterako, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin eta Gizaberri elkartearekin batera janari-bilketa baten lagundu zuten Txispeletakoek.
-DEIA- Mungia vuelve a volcarse en pos de una causa solidaria. Esta tarde Olalde Aretoa acogerá dos pases -a las 17.00 y a las 19.00 horas- del espectáculo Sentitu, pentsatu, ekin! de los payasos Pirritx, Porrotx eta Marimots. La recaudación que se obtenga se destinará a contribuir en la investigación de la coroideremia, una enfermedad que se caracteriza por la pérdida progresiva de visión y que afecta a varios miembros de una familia mungiarra. El Ayuntamiento de la localidad ha decidido solidarizarse con estos vecinos donando a la causa el dinero que se recoja. La convocatoria ha sido un éxito, ya que la venta de las entradas en la taquilla de Olalde Aretoa se abrió el pasado día 6, y ese mismo día se agotaron completamente.