Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartetik kulturaren alde egin nahi dugu eta horregatik zazpigarren artearekin lotutako kanpainia bat antolatu dugu: zinema eta ikuskizuna.

Jarduerak bi atal izango ditu:

- Alde batetik “EROSKETAK ETA ZINEA” gaua

- Bestetik hilabete osoko kanpaina (Irailaren 28tik urriaren 30era)

 Kanpainaren helburuak hurrengokoak dira:

  1. Kontsumoaren sustapena
  2. Kulturari bultzada ematea zinemaren bitartez
  3. Herrian zehar giroa sortzea eta merkatal gunea dinamizatzea
  4. Herriko saltoekietan gauza “bereziak” gertatzea
  5. Mungian erosten duen bezeroa saritzea

 

KANPAINAREN GARAPENA

Kanpainari  irailaren 28an (ostirala) emango zaio hasiera gau berezi batekin, saltokiek zenbait ekimen eskainiko dituzte: stocka ateratzeko, kanpaina eta produktu berriak bezeroei erakusteko, etab. betiere experientzia berezi eta bakarra eskainiz. Saltoki parte hartzaileetan mikroteatroak egongo dira (euren lokaletako espazioa uzten duten saltokietan), pelikulak proiektatuko dira eta erosketa experientzia desberdinak eskainiko dira, saltokiei euren erakusleihoak atontzea ere eskatuko zaie zinema gaia oinarri dela.

Ekintza hilabete osoan zehar luzatuko da, bezeroei “rasca y gana” papeletak eskainiko zaizkie euren erosketekin batera. Sariak OLALDE aretorako zinema sarrerak izango dira eta hainbat sesiotan (urriak 5 eta 19ko saioak) ikusleek photocall -a izango dute herriko saltokien eskutik.

 

 

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com