Mungiako izaera erlijiosoko ondare monumentala bere elementuen zahartasunagatik eta ia estilo artistiko guztietako eraikin errepresentagarriak izateagatik bereizten da. Mungia hondar erromanikoak dituen bi tenplu izateaz harrotu daitekeen Bizkaiko herri bakarra da, eta tradizio mozarabiarreko aztarnak dituen gutxienetarikoa. Kontuan hartu beharreko oinarrizko gertaera da mendeetan zehar bi eliza parrokialak batera bizi izan zirela herriaren nukleoan, berrogeita hamar metroz bakarrik bananduak. San Pedrokoak hiriko eta baserrietako auzokoen behar espiritualei kasu egiten zien Santa Mariakoak elizaldeko biztanleez arduratzen zen bitartean.

SAN PEDRO ELIZA

Iglesia-de-San-Pedro
San Pedro 

Solairu errektangeluarra. Elementurik garrantzitsuenak honek dira: Ate nagusian, puntu erdiko bost arkibolta piku.

Mainel batek bitan bantzen dau sarrera, arku zuzeneko bi hutsarte sortuaz. Ate-hanketan eta mainelean hiru oinazpiko dagoz, Amabirjina eta San Pedro eta San Pabloren irudiak ipini ahal izateko.
Alfizeko angeluetan zeru izartsua, eguzkia eta iretargia ikusi daitekez. Irudi eta ikonografia hau guztia oso erreferentzia klasikoak dira kristauentzat.

Eliza barruan, koru azpian horman zulatutako hiru arkosolio dagoz. Bakoitzak hilobi bana dauka Butroetarren harmarriagaz (elizaren jabetza kendu izanagatik konpentsatzeko, agian).

 

ANDRA MARI

santamaria
Andra Mari

XIII. menderako baegoan eliza pobre bat. Nabe errektangular bakarra eta harlangaitzezko hormak, egurrezko gailurra eta zutoinak. Gangak kainoikoak ei ziran. Metro erdiko hormak geratu dira. Agerian dagoan gauza bakarra harlanduzko aurreko aldea (XIX.eko neoklasikoa) eta atzeko aldea dira bao edo hutsarte batzuekaz.

eleiza hau bere, Butroetarren era herritarren arteko burruken artean egon zan. Urtetan guztiz hondatuta egon zan XVIII. mendean barria egin eben arte. Jose de Zaylordak (musikari, alkimista, astrologoa, teologoa... eta ez arkitektoa) zuzendu eban obra. 1848an barriro barriztatu eta zabaldu egin eben. Gaur egunean (eliza barriztatu ibili ostean), hormak kontserbatu dira, herri-plaza bihurtuz.

 

LARRAURIKO SANTA MARÍA 

santamaria_larrauri
 Larrauriko Santa Maria

Nabe bakarrekoa, XV. mendetik askorik aldatu barik egon da. Harlangaitzeko hormak, elizbarru zabala, XIX.ean guztiz barriztatu zan eliza zaharra zanaren gainean. Hola bada, oinetan koru bat gehitu zan. Argia sartzeko puntu erdiko hiru hutsarte ireki ziran hegoalean eta aurkako horman erlojurako eta kanpaietarako dorrea altxatu zan.

Lehenagoko elementu batzuk kontserbatu dira: XVIII. mendeko erretablo barrokoa, urrez eta baltzaz policromatua, hiru kale da bi solairu daukazana, bost eskultura (Magdalena, Amabirjina, San Jose, Kristo eta Jesusen Bihotza) eta bi mihise (Paduako San Antonio eta Salbatzailea) iparraldeko horma. XVI. Ekoa: punto erdiko arkua, berpizkunde itxurakoa; beranduko gotikoko ur bedeinkaturako pontea.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com