MUNGIAKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Mungiako Udalak, gaur egun komertzio txikiek bizi duten egoera latzaren aurrean, krisi ekonomikoek eta merkataritza arloko araudietan azken boladan ezarri diren aldaketek kalte handia egiten dieten sasoi honetan (merkataritzaren ordutegien liberalizazioa, turismoa ugari dabilen eremuen identifikazioa eta abar), berretsi egiten du bere konpromisoa bertoko komertzioek bizirauten laguntzeko, euren alde egiteko, aurrera egin daien; hau da, merkataritza mota horri balioa emateko.

Mungiako Udalak ikusi egiten du sektore horrek garrantzi handia daukala mungiarren bizimoduan eta herriaren ekonomian; eta badaki oparotasun kolektiboa lortzeko, enplegua sortzeko iturri dena; hori dena kontuan izanda, arduratuta dago Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legearen Laugarren Aldaketaren aurrean, eta Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, (horren bidez argitara ematen baita Bilboko udalerriko zenbait eremu turismo handiko eremutzat jo dira, merkataritzako ordutegien ondorioetarako) 2014ko irailaren 1eko Ebazpenaren aurrean. Ardura honen jatorrian zera dago: Merkataritza gaietan Eusko Jaurlaritzak dituen eskumenetan estatuko Gobernuak inbasio argia egin duela, eremu turismo handiko eremutzat jo direnen aurreikuspenetik datorrena, horreek Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan daude aurreikusita; baita ondokoetan ere: Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako presako neurriak onesten dituen Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua; eta Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako presako neurriak onesten dituen urriaren 15eko 18/2014 Legea.

Hori guztia kontuan izanda, Mungiako Merkatari eta Ostalarien alkarteak Udalbatzari egindako eskaria gogoan dogula, Udalbatzak ahobatez onartu dau ondoko Adierazpen Instituzionala egitea:

Eskatu egiten diogu Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari, Euskadiko autogobernuaren merkataritza arloan eskumen propioen defentsa eginez, errekurritu egin dezala Konstituzio Auzitegiaren aurrean Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako presako neurriak onesten dituen urriaren 15eko 18/2014 Legea, eta azpimarratu egin dadila bereziki turismo handiko eremuak desegiteko aukera, komertzio txikian lege horrek daukan eraginagatik; izan ere, ordutegien liberalizazioak,

batez ere, merkataritza zentro eta merkataritza eremu handiei eragiten die, eta horrek eragin kaltegarria dakarkio herriko merkataritza eta ekonomiari, gainetik jartzen baitau komertzio era bat bestearen aldean; eta eragin egiten dio gure herrian merkataritza txikiak eta ertainak egiten duen eskaintzari; izan ere, horiek ez daukate-eta ia bitartekorik jai-egun eta domeketan dendak zabalik edukiteko.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com