Deia 2014/12/03

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Mungiako Udalak ekitaldi ofiziala prestatu du gaur arratsalderako. Lauaxeta Olerki Lehiaketaren sariketa egingo da bertan, baita aurtengo Euskera Saria entregatu ere, oraingoan udalerriko merkatari eta ostalariei eskainiko zaiena,Hemen euskeraz ikurra lor-tzearren.

 

Horrela, ekitaldia ilun-tzeko 19.00etan hasiko da eta parte bitan banatuko dute: batetik, eta esan bezala, aurten zazpigarren edizioa duen Lauaxeta Olerki Lehiaketaren irabazleari saria eskainiko dio Mungiako Udalak.

Ondoren, Euskera Saria banatuko da. Urtero udalak Euskera Saria eskaintzen die euskal hizkuntza sustatu, jagon, erabili eta lantzearen alde lan egiten duten elkarte, erakunde edo pertsonei. Oraingoan herriko merkatarientzako izango da golardoa, Mungiako Udalak sustatutako Hemen euskeraz kanpainan parte hartu eta gero izen bereko ikurra lortu dutenei hain zuzen ere.

 

Bestalde, hainbat jarduera antolatu dituzte Mungian egunotan Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan.

Izan ere, San Jose-Etxe Alai egoitzan Euskeraren Astea ari dira bizitzen: herenegun hasita, euskal pastelak egiten ikasteko tailerra antolatu zuten Leku-Ona gozotegiaren lagun-tzaz, lau pastel eder egin zituztelarik; atzo, antzinako euskal kantak ikasi eta irakatsi zituzten, aurreko eguneko pastelak probatuta; gaur berriz, Mungiako dantza eta musika eskolak hartuko dituzte, eta bihar, Taberna ibiltariaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da egoitzan bertan.

Jarduerok, pastel tailerra izan ezik, “jende guztiari zabalik daude”, Aitziber Mandaluniz San Jose-Etxe Alai egoitzako zuzendariaren esanetan. Denak ala denak erresidentzian bertan egiten ari dira eta handik “jendea animatu nahi dugu hona etorri dadin, gurekin batera Euskararen Asteaz disfrutatzeko”, azaldu du. Gainera, eta ohi denez, bihar 19.00etan Gure Kantak izango dira Mugire Txokoan

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com