HERRIKO DENDETAN ITSULAPIKOAK BANATU DITUZTE SUTEAK ERASANDAKO FAMILIENTZAKO DIRUA BILTZEKO

-DEIA- Duela hilabete Bermeon gertatutako sutearen ondoriozko sarraskiagatik hainbat familia etxerik gabe geratu zen, eta beste askok kalte handiak erasan zituzten etxebizitzetan. Kaltetu horiei guztiei elkartasuna eta laguntasuna hitzez baino ekintzekin erakusteko asmoz, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Alkarteak diru-bilketa bat antolatu dute herriko hainbat saltoki eta ostalaritza-lekuetan.

Bermeoko Berton merkatarien elkartearen ekimena da berez, herrian bertan hasi baitira kaltetutakoen babeserako plataformarekin lan egiten eta dirua biltzeko egitasmoa jarri dute abian: ostalaritzan eta komertzioetan itsulapikoak banatu dituzte, jendeak, ahal den neurrian, bermeotarrak laguntzeko.Batzen duten guztia suteagatik kaltetutakoen plataformari entregatuko diote, familien artean modurik eta eraginkorrenean kudeatu dezaten.

Kanpainak itzelezko arrakasta izan du Bermeoko dendetan eta merkatari asko eta askok interesa erakutsi dute egitasmoan parte hartzeko. Taberna eta ostalaritza arloan oro har hainbestek galdegin dute itsulapikoak eskuratzeko. Berton elkarteak Bermeotik Bizkaiko beste herri batzuetara zabaldu nahi izan du ekimena, baita lortu ere. Izan ere, Amorebieta edo Bilbo Erdialdeko merkatari eta ostalariekin batera, besteak beste, Mungiarrek ere haien babesa erakutsi nahi izan diote Bermeoko ezbeharrean etxea galdu dutenei, eta, arropa, altzariak edo argazkiekin batera, bizitzako parte garrantzitsu bat ere joan zaien guztiei.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com