SAN PEDRO JAIETAKO LEHEN ASTEBURUA JENDEZ GAINEZKA ETA ISTILURIK GABE JOAN DA
-DEIA- Marijata barikuan balkoian behera dantza batean ibili zenetik orduak eta orduak joan dira festa-giroan, San Pedro jaien erdia ia igaro dugularik. Txupinazoan hasita, musika, dantza eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera izan dute mungiarrek eta bertara hurbildutako orok.
Horrela, atzo, San Pedrotxu, Baserritar Egunean, nekazaritzako feria izan zen goiz osoan zehar, bertako eta artisautzako produktuen erakusketarekin. Gainera, onddoak eta perretxikoak ikusi eta dastatzeko abagunea izan zen Mungiako Mikologi Elkarteak prestatutako pintxo goxoekin.
Torrebillela parkean berriz, Betizu ganaduen Bizkaiko txapelketa izan zen: sarituen artean, Zaratamoko Eugenio Arriagak aurkeztutako abereek eraman zituzten golardo gehien. Piztion parean, urtero bezala, bertako animaliak eta exotikoak biltzen zituen erakusketa zabala: astoak, ahuntzak eta ehiza-txakurrak zebra eta llamekin nahastu ziren parkean. Umeek harrituta begiratzen zieten Gatikako Jon Lacruzek ekarritako arantzurdeari eta Patagoniako untxiei, jaiaren zaratotsa medio, geldi-geldirik zirautenak.
Jaia eta solidaritatea uztartu ziren atzokoan Mungian: Matxin plazan Koroideremiak kaltetutakoak laguntzeko elkartea kamiseta-salmentan aritu zen, asteazkenean izango den Magiaren Gala Benefikorako sarrerak ere salgai zituztelarik. Gainera, Minbiziaren kontrako Elkarteak, Diz-diz emakumeen elkartearen laguntzarekin diru-bilketa egin zuen.
Bihar bertan Gorabidekoek Zeuretzat, lagun-begirada hori erakusketa zabalduko dute Torrebillela Kultur Etxean, iluntzeko zor-tzietan. Etzi, aipatutako magiaren gala benefikoa Olalden, Bizkaiko Ilusionismo Elkartearen eskutik. Ostegunean Saskel Saskibaloi Taldekoek tortilla-txapelketa klasikoa antolatuko dute Uriguen parkean 17:00etatik aurrera. Udal frontoian, Kepa Deuna Pilota Txapelketaren finalak izango dira arratsaldeko zazpiretan hasita.
Asteburura begira, hainbeste jarduera biltzen ditu jaien programak: street-basquet txapelketa, kuadrilen arteko miniolinpiadak, bertsolariak, mozorroen gaua eta Gose taldearen kontzertua, besteak beste.
Jaiei bukaera emateko, Sukalki Egun jendetsuan murgilduko dira mungiarrak, okela, patatak eta sua baliatuta sukaldariek norberaren gatza eta piperra ezinbesteko izango dituztelarik sariren bat eskuratzeko.
Las claves
· Solidaridad. El miércoles en Olalde gala benéfica de magia en favor de la Asociación de Afectados por la Coroideremia.
· Deporte. Street-Basquet, Finales de pelota Kepa Deuna, Sokatira y Velada de Boxeo Amateur, entre otras actividades, esta semana.
· Música. Concierto de Gose y verbena del grupo Orots el viernes, y jotas navarras el sábado a cargo de La Ribera Canta.
· Sukalki Eguna. El concurso gastronómico más popular de la comarca será el domingo.