Hirigintza Plan Orokorra azalera handiko establezimenduen onurarako aldatzea akusatu
diote udalari


“Euskaldendak” Euskadiko Merkatari Elkarteen Konfederazioak gaur goizean publiko
egin du Bilboko udalaren 2014ko irailaren 25eko Bilboko Hirigintza Antolamendu
Orokorraren Planean jasotako merkatal erabilera tertziarioa eta ekoizpen erabilera
erregulatzen duen akordioaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtso baten
aurkezpena.


Euskaldendak-eko bozeramaileen arabera, salaketa honen helburua “udalerriko
gainontzeko establezimenduek dituzten betebeharrekin alderatuz, esklusiboki Bilboko
Erdiguneko establezimenduen dispentsa” ekiditea eta “etxadi trinkoen baldintza
bereziak” errepasatzea dira.
Aldaketa honek aurrez moldatu zen 2010eko Hirigintza Antolamendu Plan
Orokorrarekiko aldaketak ditu “europar araudiari balizko egokitzapena aitzakia hartuta,
Bilboko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra Europako araudira erabat moldatua
zegoelarik”.
Modu honetara, Euskaldendak-eko bozeramaileek honako salaketa hau egiten dute:
“neurrira eginiko hirigintza eragiketa bat dirudi, Bilboko erdigunera eta bereziki Gran
Víara azalera handiko establezimenduen eta frankizien sarrera errazteko helburuarekin,
erdiguneko merkatari txikiak babesgabe utziaz, udalak marka handiei alfonbra gorria
jartzen diela ikusten dutelarik entitate finantzarioen higiezinen interesen alde”.
Merkatariek diotenez, araudi berria diskriminatzailea da, honako adibide hau jarriaz
“Alde zaharreko lokal batek merkataritza plan berezia aplikatu beharko du eta
baldintzak bete, Plaza Zirkularrean egingo balitz bete beharko ez lituzkeenak”.


Ordutegi liberalizazioa eta neurrirako HAPO


Aldaketa hau Bilboko Erdigunea, Deusto eta Alde Zaharra bezalako ustezko turismo
eremuetako ordutegi liberalizazioari gehitu behar zaio. Merkatarien arabera “erraza da
imajinatzea banketxeen bulego eraikinen balioaren hazkundea, erabateko ordutegi
liberalizazioa eta gainera barne patioen zati baten erabilera onartzen badiete eta
hirigintza araudiak bete behar ez badituzte”.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com