BOSGARREN EDIZIOA DUEN EKIMENEAN ESKOLARAKO BIDEA OINEZ EGINGO DUTE MUNGIAKO IKASLE GUZTIEK

DEIA. Bihar goizean Mungiako ume eta gazteek elkarrekin egingo dute eskolarako bidea, oinez. Mugikortasun Astea dela probestuta, Mungiako udalak beste behin Oinez Busa izeneko ekintza abiatuko du, ingurugiroaren kalterako diren garraiobideak alde batera utzita, herriko ikasle guztiek txiki-txikitatik egunero gure gorputza mugitzearen garrantzia ikas dezaten, modu dibertigarrian eta ohiko ibilbide laburrak kotxea edo autobusa erabili barik eginez.

Oinez busa Mungiako Udalaren Ingurugiro Sailak sustatutako egitasmoa da, Mugikortasun Astearen programaren barnean. Konbokatoria honen bitartez, herriko ikastetxeetako ikasleak Matxin Plazan bilduko dira goizean goiz. Handik abiatuta, ume eta gazteak beraien eskoletara joango dira elkarrekin eta oinez.

Ekintza honen bidez garraiobide jasangarriek eguneroko ariketa fisikoan izan dezaketen eragin positiboaren garrantziaz sentsibilizatu nahi da. Izan ere, motorrik gabeko mugikortasuna gure ohiko jardunean txertatuta, hainbat onura jasotzen ditugu, eta kostu minimoarekin.

MUGIKORTASUN ASTEA Mungiako Udalak Mugikortasun Astearen barnean beste hainbat jarduera eta ekintza programatu ditu. Aurreko larunbatean esate baterako, Auto Bako Eguna ospatu zen, hainbeste ekimen eta jende bildu zituena: auto eta bizikleta elektrikoen modelo ugari ikusteko aukera; kotxe elektrikoen gaineko informazio puntua; mugikortasunaren inguruko jolasak eta tailerrak; Mungian Oinez tailerra: Mungiako hirigunean oinez hobeto! lelopean. Tailer horren bidez Mungiako hirigunean oinez ibiltzeak zer esan nahi duen ikusi zuten, abiadura, erraztasuna, erosotasuna eta bestelako aspektuak aztertu zirelarik. Horretara, Mungiako eguneroko zereginetarako herriko hirigunean oinez ibilita zenbat denbora behar den ikusi ahal izan zuten.

Matxin Plazan modu berean, egun osoan zehar bizikletak izan ziren jende guztiaren eskura.Gainera, bizikletak konpontzeko tailerra eta bizikleta-gymkhana ere aukeran izan zituzten Mungiara bertaratutako guztiek.

Oinez Busari dagokionez, irteera baino lehen, Udalak poltsa bana emango die bertaratutako ikasleei: poltsa horretan gosari osasungarri bat jasoko dute, fruta, ogitarteko txiki bat eta yogurraz osatua.

Aurtengoa bosgarren edizioa dute mungiarrek. Jarduera honek arrakasta itzela izan du aurreko urteetan, urtero-urtero ikastetxe guztietako 1.000 ikasle baino gehiago biltzen baititu Oinez Busak Mungian: Bentades Ikastetxea, Larramendi Ikastola, Laukarizko Eskola, Legarda Ikastetxea eta Mungia BHIk parte hartu izan dute urte guztiotan.

Las claves

· Oinez Busa. Es una iniciativa del Departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento de Mungia que se enmarca dentro de la programación de la Semana de la Movilidad.

· Fin educativo. El alumnado del municipio se congrega en la plaza Matxin a primera hora de la mañana para ir andando a los centros escolares.

· 5ª edición. Participan anualmente más de 1.000 alumnos de todos los centros educativos: Bentades, Larramendi, Laukariz, Legarda e IES Mungia.

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com