Aurtengo Sanpedroetan herriko talde historiko hau izango da aldarrikari

-DEIA- Mungiako Saskibaloi Taldeak 25 urte betetzen dituela eta, aurtengo San Pedro jaietako pregoilari izendatu dute. Urteotan herrian gazteriaren eta kirolaren alde egindako lana saritu nahi du jai-batzordeak mungiar guztien izenean. Mungia S.T.koek "oso pozik" eta "harrituta" hartu dute berria, taldeko Luis Ortega zuzendariaren esanetan.

Mungia Saskibaloi Taldea 1988an sortu zen, saskibaloizale talde bati esker. Taldearen sorrera azaltzeko izenik aipatzekotan, Andoni Elorriaga eta Joseba Lotina aipatu beharko genituzke. Sasoi hartan, horiek Regional deritzon kategoriako beste talde batzuetan aritzen ziren eta herrian ere saskibaloia bultzatu beharra ikusi zuten. Beste lagun batzuekin batera, Mungia Saskibaloi Taldea osatu zuten.

Leer más...

ETXE-ALAI EGOITZAN IRIBARREN GAINEKO ARGAZKI-ERAKUSKETA ANTOLATU DUTE

-DEIA- San Jose Etxe-Alai Fundazioak, San Mames agurtzeko gizarte arlo askotan egiten ari diren hainbat ekimenen harira, Jose Angel IribarTxopo Athletikeko jokalari ohiaren argazki-erakusketa jarri du martxan. Atzo hasi eta behintzat beste hamabost egunetan zehar, zarauztarraren bizitzako hainbat momentu islatzen dituzten irudiak begiratzeko aukera dago Mungiako nagusientzako erresidentzia honetan.

Leer más...

ANTZERKI SOLIDARIO BATEN BILDUTAKO DIRUA GAISOTASUNAREN KONTRAKO ELKARTEARENTZAT IZANGO DA

-DEIA- Larramendi Ikastolako ikasleek Arin baina astiro antzezlan solidarioa aurkeztuko dute bihar, iluntzeko 19.30etan, Olalde Aretoan.

Agenda21 programaren barnean kokatuta, egitasmoak Olea-Elgezabal familia mungiarra laguntzea du xede batez ere. Lau seme-alabak (Andoni, Ibon, Janire eta Xabier) koroideremia gaisotasunak jota bizi dira. 2007.urtean diagnostikatu zituztenetik, senideak etengabe aritu dira osatuko dituen bidea aurkitzen saiatzen. Izan ere, gaitz honek gutxika-gutxika ikusmenik gabe uzten du gaixoa, mutilen kasuan, neskengan ez baitu eragin hori ekartzen. Espainiar estatuan beste 54 kasu zegoela jakitean elkarte bat sortu zuen familia honek, elkarri lagundu eta gaisotasuna arintzeko bideak topatzeko. Horrela, laborategi frantses batean ama-zelulen inguruan egiten ari diren ikerketaren aldeko apustua egin zuten.

Leer más...

LEHIAKETA ETA JARDUEREN PARTE IZAN DAITEZEN ESKATUKO DU ESPRESKI SORTUTAKO BIDEO BATEN BIDEZ

-DEIA- Mungiako San Pedro jaiak gainean ditugula eta, jai batzordeak herriko gazteak animatu nahi ditu egunotarako antolatu dituzten jardueretan parte hartzeko. Horretarako, QR kode bat biltzen duen posterra eskegi dute udaleko webgunean, E zu, gazte! animauko zara? lelopean. QR kodea (Quick Response) bi dimentsioko puntu-matrize batean informazioa gordetzeko sistema bat da. Barra-kodeen antzekoa da, baina askoz ere informazio gehiago gordetzen du ezker-eskuin eta goitik behera. QR kodeek hiru karratu dituzte izkinetan, irakurleari kodearen posizioa antzematea ahalbidetzeko.

Leer más...

BITXIKIAK, LA ASOCIACIÓN DE COLECCIONISTAS DE MUNGIA, CUMPLE HOY DIEZ AÑOS

-DEIA- Hoy hace justo diez años que los buscadores de tesoros decidieron caminar unidos y aunar su pasión por ese arte que supone remover cielo y tierra para hallar los más bellos, curiosos y peculiares objetos. Y es que, Bitxikiak, la asociación de coleccionistas de Mungia, cumple diez años. Esta ha sido una década intensa. No en vano, esta es una agrupación activa, que contribuye en la vida social y cultural de la localidad, y que puede atribuirse méritos tan destacables como ser la organizadora de una de las ferias del coleccionismo más potentes del Estado y de ser una de las impulsoras en Bizkaia del formato de los mercadillos de venta e intercambio de objetos de segunda mano. Hoy, tiene 156 socios de todo Bizkaia, y también procedentes de Gipuzkoa, Araba, Nafarroa y Cantabria. Y cada cual tiene sus respectivas colecciones, que van desde las más clásicas como las de sellos, monedas o marca páginas, hasta las más peculiares, como una de arenas del mundo u otra que reúne esos míticos carteles de No molestar de los hoteles.

Leer más...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com