DANTZATZEKOEK, ANTZERKIAK ETA MARTXA ZIKLOTURISTAK ASTEBURUKO ESKAINTZA ZABALA OSATZEN DUTE

-DEIA- Atsedenik ez mungiarrentzat; kultura, kirola eta aisialdirako jardueraz bete-bete eginda baitute asteburu honetan ere herriko agenda.

Gaur bertan, asteburua ostegunetan hasten delako ustea dutenei arrazoia emanez, zinemaz gozatzeko aukera egongo da Mugire Txokoan, Sua filmarekin. Bihar berriz, Gaztegunean, 18:30etatik aurrera musika-jokoak antolatu dituzte 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. Gainera, horren ostetik, iluntzeko zortzietan, Olalde Aretoan Zertarako Hegoak antzezlana eskainiko du Metrokoadroka konpainiak, Berria egunkariaren jaiotzaren X. urteurrena dela eta.

Larunbatean hasiko dira baina asteburuko aktibitate berezi bezain gozagarriak: goizean goiz, Kepa Deuna Futbito Txapelketaren XXXVI. edizioaren bigarren jardunaldia izango da, Foruen plazan 9:15etan eta ordu laurden geroago kiroldegian jokatzen hasiko dena.

Leer más...

-DEIA- El Ayuntamiento de Mungia encamina uno de sus proyectos clave en materia de participación ciudadana. Así, mantendrá abierto hasta el 6 de junio el plazo de inscripción para colaborar en los talleres de creación del documento del Plan General de Ordenación Urbana (PGOU) de la comarca.

Este taller corresponde a la fase de Diagnóstico urbanístico y medioambiental y tendrá lugar a partir de junio. El texto resultante será expuesto durante dos meses. Después, le seguirá la redacción del documento de avance del PGOU y la evaluación conjunta del impacto ambiental del plan. Los foros de participación de esa fase están previstos para noviembre de este mismo año.

La aportación del criterio, visión y experiencia de los mungiarras en la valoración de su entorno ambiental y en el modelo de crecimiento del municipio, permitirán diseñar para Mungia un futuro que se ajuste más a las necesidades y planteamientos aportados por los vecinos de la comarca.

-DEIA- Zinema eta antzerkia eskutik doaz aste honetan Mungian. Izan ere, bihar bertan, 19:30etan, Agirre Jauregiko Mugire Txokoan Sua luzemetraia ikusteko aukera egongo da. Mungialdeko Antzerkizale Elkarteak antolatuta, film hori Pierre Lancre inkisidoreak Lapurdin eragindako tortura eta hilketetan dago oinarrituta.

Ostitralean, Olalde Aretoan Zertarako hegoak antzezlana eskainiko dute Metrokoadroka taldekoek, iluntzeko 20.00etan. Berria egunkaria sortu zeneko hamargarren urteurrena dela eta antolatutako birari dagokion obrarekin gozatzeko parada izango dute bertara hurbiltzen direnek.

EHUN KILOMETRO BAINO GEHIAGO ZEHARKATUKO DITUZTE TXIRRINDULARIEK KARRERAN

-DEIA- Datorren igandean, maiatzak 26, XII. Uriona Zikloturista Martxa abiatuko da Mungian, herriko kirol-astearen barnean. Valentin Uriona Txirrindulari Alkarteak antolatuta, Mungian hasi eta Mungian bukatuko den lasterketan 110 kilometrotan gaindi ibiliko dira arineketan parte hartuko duten kirolariak.

Aurtengoa hamabigarren edizioa du beraz karrera honek, herriko aipatu txirrindulari elkarteak urtero prestatzen duena. Elkarte horrek baina, beste hainbat jarduera eta egitasmo abiatu ditu, hala nola, maiatzean bertan Mungiako Larramendi Ikastolan izan ziren elkartearen ordezkari eta txirrindulari zenbait, lehen hezkuntzako umeekin batera jolasean, kirola eginez eta gynkana ere gertatu zutelarik. Bada, klubaren estiloari jarraituz, Mungialdeko eta hurbileko herrietako ume eta gazteen artean txirrindularitza sustatzeko asmoz, horrelako ekimenak antolatu ohi dituzte, kirol hori suspertzeko eta haurrak elkartera hurbilarazteko.

Mungia, Gernika, Plentzia eta Bizkaiko Balkoiko inguruetan barrena lehiatuko dira kirolari gazteak

Leer más...

'MUNGIN GEURE IKURREK' EKIMENAK "INPOSAKETEN AURKA" ANTOLATU ZUEN MARTXA

-DEIA- Laurehundik gora herritar batu ziren atzo Mungin geure ikurrek herri-plataformak ikurrinaren alde deitu zuen martxan. Mungiako auzoetatik atera ziren hainbat talde, herriko plazan 13.00etan batzeko, ikurrinak aldean zituztela, "inposaketa antidemokratikoei erantzuna emanez", antolatzaileen esanetan, eta "gure ikurrak aldarrikatzeko", adierazi zutenez.

Iaz sortu zen ekimen honek hainbat egitasmo abiatu ditu, besteak beste, oraindik martxan den sinadura-bilketa bat edo mungiarrek balkoietan ikurrina jartzeko deia zabaldu zutenekoa. Eskualdeko herritarren artean erantzun paregabea jaso du Mungin geure ikurrek ekimenak, izan ere, aurkezpen-ekitaldian 200 pertsonak hartu zuten parte, eta, gerora, Mungiako 1.400 pertsonek baino gehiagok eta herriko 45 elkartek babesten eta jarraitzen dituzte.

Leer más...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com